Ingurugiroko kudeaketa-sistemaren politika
INGURUGIROKO KUDEAKETA-SISTEMAREN POLITIKA
EKIN TALDEA jakitun da bere lantegietan egiten diren jarduerak, ingurugiroaren babes-marko eta eragiten dion legediaren barruan garatu behar direla.
Hori dela eta, funtsezko ingurugiro politika honako honetan oinarritzen da:
- Ingurugiro arloko Legedia eta Araudia eta dagozkion bestelako baldintzak bete.
- Etengabe hobetu eta kutsadura prebenitu, hau da, ahal den neurrian gure jardueraren ingurugiro inpaktuak gutxitu eta saihestu.
- Larrialdi eta krisi egoeretan Autoritate Publikoei jakinarazi, kolaboratu eta gure etengabeko laguntza adierazi.
- Gure erakundeko pertsonak, azpikontrata eta hornitzaileak barne, inplikatu, prestatu eta arduratu ingurugiroko kudeaketa-sistema errespetatu, elkarbanatu, eta bete dezaten.
Printzipio hauek EKIN TALDEKO ingurugiroko kudeaketa-sistemaren betebehar eta helburuak ezartzen dituzte.
Gernikan, 2015eko uztailaren 1ean
Julen Bilbao
Gerentea